Home > Blog > Emakumeak > Umezurtza

Umezurtza

FD021414 Museo del Traje

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan irakurri dezakezu: English Español

Literaturaren historiak azaleratzen duen bezala, asko dira umezurtzak protagonistak dituzten nobelak. Gurasoen babesik gabe bizitzan aurre egin duten pertsonaiak. Aipatzekoak dira Tormesko itsumutila, Oliver Twist eta Jane Eyre, garai ezberdinetan idatzitako maisulanak.

Pertsonai guzti horiek dituzte ezaugarri amankomunak. Abandonatuak izan ziren, klaseen banaketa erakusten dute eta euren kabuz hazi ziren. Guzti hori egiazko ezaugarrietan oinarritzen zen jakin nahi nuen eta, baita, Euskal Herrian horrelakorik gertatu zen.

Eta, ezustean, dokumentu zaharretan miatzen umezurtzei buruzko beste kuriosidade bat aurkitu nuen. Bergara 1631 urtean(1) idatzitako testu zahar bat zen. Bertan, Santos de Zavaleta kapitainak bere ardura agertzen zuen. Bergarako ospitalean hildako emakume pobre batek inongo babes gabe uzten baitzuen umezurtz bat munduan.

Zavaletak bazekien umeak ez zuela aita ezaguna eta inude bat behar zuela titia eman ziezaion. Beraz, proposamen bat egin zion udal gobernuari eta horrek onartu. Haurraren hazkuntza bermatzeko, emakume arduratsu baten besotan utziko zuten eta, ordainketa bezala, Bergarako parrokietako limosnetan jasotakoa emango zioten.

(1) Bergarako Udal Artxiboa BUA, 01-L/201, 596v

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan irakurri dezakezu: English Español

Gustoko izango dituzun beste sarrerak...

Utzi komentario bat